Urte askotan zehar, esparru ezberdinetako ikasketak egin ditut, eta horietako gehienak masajearen ingurukoak izan dira; esate baterako, Goi Mailako Masajea, Terapeutikoa, kirol-masajea eta Thai masajea (Chiang Mai, Tailandia). Hortaz gain, Dietetika eta Nutrizioa (Plaiaundi, Irun) eta Osteopatiako ikasketak burutu ditut, baita han hartutako esperientziarekin Zarauzko kontsulta ireki ere. Azken hau izan da orain artean ehundutako hari denei forma eman eta sare berri bat osatzearen arrazoi nagusia. Beraz, energia sentitzeko aukera eskaini nahi da, ondoren, norbere buruarekin orekatu, sendatu eta sustraitzeko, natura, ingurunea eta eskuzko terapia bidelagun izanda.
13 urte nituela hasi zen eskaladaren munduarekin harremana, eta ondorioz bide honen hasiera. Urte batzuetan gogor entrenatu eta gero, 20 urterekin (1995) Espainiako lehenengo txapelketa irabazi nuen, eta horrek berak ekarri zuen fokua kirol errendimentuan jartzea, baita nire ametsetako bat betetzea ere, 8A kateiatzea.
Errendimentu handiko eskalada nire pasioa izan zen 2006 urtera arte eta ordutik hona, egoera pertsonalak tarteko, eskuzko terapietan sakontzen dihardut.
Espainiako txapelduna
+ 1995, Gasteiz
+ 1998, Granada
+ 1999, Zaragoza
+ 2000, Benasque
+ 2001, Oviedo
+ 2002, Avilés
Boulderreko Munduko Kopa (2000)
4. postua: Munich (Alemania)
4. postua: Rovereto (Italia)
1. igoera Simonides-en, 8b+, Araotz (1999)
1. Errepikapena, Agur, 8b+ Araotz
Burugorri 8b+, Araotz (2004)
Samba pa ti 8a , begi bistan,Teverga (Asturias) (2003)
Go west 8a bistaz, Sadernes (Katalunia)
Matrix, 8a trabesia, Frankenjura
8Ako 5 bide bistaz
80 bidetik gora 8. mailakoak
Munduko kopa (2001)
+ 5. postua: Birmingham (Ingalaterra)
+ 1. postua Petzi Roc Trip Millau (2003)
+ 6. postua: Birmingham (Ingalaterra)
Nazio mailako 35 proba baino gehiagoren irabazlea
Berehala jarriko naiz zurekin harremanetan!
leire
leire
Eskerrik asko!
Berehala jarriko naiz zurekin harremanetan!